Vellicako gudua k. a. 25 inguruan gertatutako gudua izan zen, non Zesar Augusto enperadoreak zuzendutako erromatar armadak Vellica izeneko kantabriar kastroa hartu zuen. Kantabriar Gerretako gudu nagusienetariko bat eta erromatarrentzat garaipen erabakigarria izan zen.[1] Kastroa egungo Cildá mendian zegoen, Palentziako Olleros de Pisuerga herrixkan.

Vellicako gudua
Kantabriar Gerrak
Cildá mendia eta bera magalean Mave herrixka inguruko ordokia
Datac.K.a. 25
LekuaVellica
Koordenatuak42°44′37″N 4°17′12″W / 42.7436°N 4.2867°W / 42.7436; -4.2867
EmaitzaErromatarren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Erromatar Inperioa Kantabriarrak
Buruzagiak
Zesar Augusto Ezezaguna

Floro eta Orosioren esanetan, gudua Vellicaren azpian zegoen ordokian, k. a. 25 edo 26an izugarrizko gudua izan zen eta enperadoreak berak parte hartu zuen.[2][3] Litekeena da ordokia egungo Mave herrixka ingurukoa izatea.[4] Kantabriar Gerretako beste guduetan ez bezala, kantabriarrek erromatar armada lur zabalean borrokatu zuten, agian kastroan setioa eusteko arma eta hornigairik ez zituztelako.

Garaipena Segisama Iulian zegoen Legio IV Macedonicak erdietsi zuen Bernorio mendiko kastrorako bidean baitzegoen. Baina, gudu handia izanda, litekeena da Legio IX Hispanak ere parte hartzea.[5] Garaipena eta gero, erromatarrek hiria suntsitu eta horren ondorioz, kantabriarrak Vindio mendiraino (Europako Mendiak) atzeratu ziren.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Martino, Eutimio. (1982). Roma Contra Cántabros y Astures. Nueva Lectura de las Fuentes. Santander: Sal Terrae ISBN 84-293-0630-7..
  2. Floro, II, 33, 48.
  3. Orosio, VI, 21, 3.
  4. González Echegaray, J.. Las guerras cántabras en las fuentes. , 166 or..[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Empotrado en la Legio Nona» Muy Interesante.
  6. Schulten, Adolf. (1943). Los Cántabros y Astures y su Guerra con Roma. Madril.
  Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu