Velebit

Kroaziako mendilerrorik luzeena

Velebit mendilerroa Kroaziako luzeena da, ez ordea altuena, mendirik garaiena den Vaganski Vrh mendiak 1757 metro baititu. Dinariar Alpeen parte da, kostaldeko mendilerroa Velebit delarik eta barnekoa Lika.

Sveritok tunela Velebit azpian
Velebit mendilerroa Senjetik ikusita

Senj aldean hasten da eta 145 kilometro hegoalderantz egin ondoren Knin ondoan bukatzen. Adriatikoaren aldean mendilerroak labar biluziak ditu eta barnealdeko maldak basoek estaltzen dituzte.

Mendi garaienak aldatu

Mendirik garaienak Velebit hegoaldean daude.

  • Vaganski Vrh (1757m)
  • Sveto Brdo (1751m)
  • Liburnija (1710m)

Parke Nazionalak aldatu

Kanpo estekak aldatu