Veitsiluotoko eliza (finlandieraz: Veitsiluodon kirkko) Kemi hiri finlandiarrean dagoen eliza protestantea da. Zehazki, hiriaren hegoaldeko Hepola herri-auzoan dago, Veitsiluoto eta Ajos uharteetatik gertu, eta beraz, elizara joaten diren fededun gehienak bertako industriagunean lan egiten duten langileak dira. Bazter leku honetako biztanleei erlijio-zerbitzua emateko eraiki zuten tenplua eta izena, diru-laguntza handia eman zuen Veitsiluoto Oy enpresa kemitarrari zor dio. Hain zuzen, eliza Kemi-Tornioko parrokiaren ekimenaren eskutik eraikitzen hasi zen 50eko hamarkadan eta azkenean, 1957ko irailaren 29an ireki zen [1].

Veitsiluotoko eliza
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
HiriaKemi
Koordenatuak65°41′N 24°40′E / 65.68°N 24.66°E / 65.68; 24.66
Map
Altitudea5 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1957
ErlijioaFinlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa
Arkitektura
ArkitektoaVeikko Larkas (en) Itzuli
Ondarea
Elizaren eskuin-izkina.

Veikko Larkas arkitekto helsinkiarrak diseinatu zuen eta lan ibilbide oparoan eraiki zituen elizetan seigarrena izan zen. Artistaren lana ezagutzen duen edonork, tenpluaren egiletasuna aise jakingo luke, Hoilolako, Kauhajokiko, Kolariko eta Kyyjärviko elizak eta Veitsiluotokoa oso antzekoak baitira; antzekotasun hauen artean, inongo apaingarririk ez duen aurrealde zuri ikaragarria da nagusi. Eraikin honek lau tarteko nabe luzea du eta arbelezko teilatua gorenetik ia lurra ukitzeraino iristen da. Alboak sarrera nagusitik absideraino teilatua betetzen duten leiho bakar luzeek osatzen dute eta lehen esan bezala, aurrealdea hutsa da. Tenpluaren objektu baliotsuenak, 1958an Kangasalako Fabrika ospetsuan egin zen organo ederra eta teilatuan dagoen eta Pietarinristi (euskaraz, San Petersburgoko gurutzea) izena duen gurutze berezia dira [2].

Tenplua Kemi-Tornioko parrokian dago eta elizbarrutiaren eraikin nagusia Kemiko eliza den arren, Veitsiluotokoa eliza garrantzitsuenetakoa da. Guztira, sinestunentzako 350 eserleku daude barruan eta Olavi Heliövaara Ouluko diozesiko gotzainak 1957ko irailaren 29an sagaratu zuenetik ez da berritze-lanik egin. Lehen esan bezala, elizkizunetara joaten diren herritar bakarrak hepolarrak direnez, igandetan baino ez da mezarik ematen. Ezkontza, bataio eta garrantzia handiko beste ekitaldi batzuetarako hepolarrek ere dotoreagoa den Kemiko elizara joateko ohitura dute. Gaur egungo apaiza edo pappia Jani Koivusalo elizgizona da.

Erreferentziak aldatu

  1. Kemin seurakunta Veitsiluodon kirkko. 2011.04.09
  2. Kangasalan urkutehdas 2011.04.06

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu