Vas (alemanez: Eisenburg, eslovenieraz: Železna županija edo županija Železna, kroazieraz: Željezna županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Esloveniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Győr-Moson-Sopron, Veszprém eta Zala konderriak ere mugakide ditu. 3.336 km²ko azalera du, eta 2011n 257.688 biztanle zituen[1]. Hiriburua Szombathely da.

Vas
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaVas vármegye
ISO 3166-2HU-VA
HiriburuaSzombathely
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°10′N 16°45′E / 47.17°N 16.75°E / 47.17; 16.75
Azalera3,336,14 km²
MugakideakGyőr-Moson-Sopron, Veszprém, Zala konderria, Burgenland eta Mura eskualde estatistikoa
Demografia
Biztanleria249.513 (2022ko urriaren 1a)
−8.175 (2011)
Dentsitatea77,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaMendebaldeko Transdanubia
Ordu eremuaUTC+01:00
http://www.vasmegye.hu/

Geografia aldatu

Vasen Hungariako Ordoki Txikiak (hungarieraz: Kisalföld) eta Transdanubiako mendebaldeko muinoek bat egiten dute. Őrség eta Vendvidékeko muinoak, Kőszeg mendigunea eta Pinkako zabaldia ere aipagarriak dira. Austriako Alpeetan sortutako Rába ibaiak zeharkatzen du konderria; bertan Pinka, Gyöngyös, Repce eta Marcalen ura jasotzen du. Alpeak hurbil direnez gero, aski klima hezea da[2].

Banaketa administratiboa aldatu

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
  Celldömölk Celldömölk 474,13 24.071 28
  Körmend Körmend 614,53 26.664 46
  Kőszeg Kőszeg 286,45 25.978 21
  Sárvár Sárvár 685,45 38.450 42
  Szentgotthárd Szentgotthárd 255,04 15.068 16
  Szombathely Szombathely 646,36 113.063 40
  Vasvár Vasvár 374,14 13.164 23

Hiri eta herriak aldatu

 
Szombathely

Konderri eskumenak dituzten hiriak aldatu

Hiriak eta herri handiak aldatu

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia aldatu

Bazka landareen laborantzak garrantzi handia du; behi, zerri eta hegaztiak (batez ere indioilarrak) hazten dira. Industriari dagokionez, makinen eraikuntzaren alorra ongi garaturik dago. Turismoa ere garrantzitsua da[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b Vas. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).

Kanpo estekak aldatu