Megalania (Varanus priscus) Varanidae familiako espezie erraldoi desagertua da, Pleistozenon Australian bizi izan zen megafaunaren parte zena. Inoiz izandako lurreko sugandilarik handiena izan zen, 3,5 eta 7 metro arteko luzera eta 97-1.940 kg arteko pisua zuen. Hala ere, datu hauek ezagutzen diren aztarnetatik ateratako estimazioak besterik ez dira.

Varanus priscus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaVaranidae
GeneroaVaranus
Espeziea Varanus priscus
Owen, 1859
Datu orokorrak
Luzera7 m
Masa320 kg

Megalaniak Komodoko dragoi biziaren (Varanus komodoensis) antzeko ekologia zuela uste da. Australiako aztarna fosil gazteenak duela 30.000 urte ingurukoak direnez,[1] litekeena da Australiako aborigenek topatuak izatea.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Green, Brian; King, Dennis. (1993). Goannas: The Biology of Varanid Lizards. New South Wales University Press, 6 or. ISBN 978-0868400938..
  2. (Ingelesez) «Wildfacts - Megalania, giant ripper lizard» BBC.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.