Valmiki (sanskritoz: वाल्मीकि, Vālmīki) Indiako antzinako jakintsua izan zen, elezaharraren arabera Ramayana epopeiaren egilea dena.

Valmiki

Bizitza
Jaiotza?
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksanskritoa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
IMDB: nm1033349 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haren bizitzaren berri segururik ez da, baina K. a. V. mendearen inguruan bizi izan zela uste da. Elezaharraren arabera bidez bide eskean ibiltzen zen behartsua zen Valmiki; bidaia horietako batean jakintsu bat topatu zuen, eta haren gomendioz, bere bekatuak garbitzeko Mara hitza (Ramaren anagrama) etengabe errepikatuz egon zen urte askotan, inurriek gorputz osoa estaltzen ziotela. Denbora horretan jakintza erdietsi zuen eta filosofia hinduaren oinarri nagusi diren obrak idatzi ahal izan zituen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valmiki