Valdespina jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Ermuan

Valdespina jauregia Ermuan dagoen XVII. mendeko jauregia da. Gaur egun herriko udaletxea da.

Valdespina jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErmua
Koordenatuak43°11′09″N 2°30′08″W / 43.185941°N 2.502177°W / 43.185941; -2.502177
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0005159
13

Biz­kaiko ar­kitek­turako al­txorretako bat da.[1] Andrés Orbe Larreategi ar­tzapez­pikuak bere jaioterrian eraiki behar zen jauregi baten diseinua Loiolako santutegiko eraikuntza‑la­netan itzal handiko maisu nagusi gisa aur­kituko dugun Sebastian Lekuona ar­kitek­toari eskatu zion, berehala Elgoibar­ko udale­txearen diseinugile modura ere gogoratu behar­ko dugun honi, alegia. Loiolako lanetan buru‑belarri ari zelarik Orbe go­tzainak (1729) deitu zion bere jauregiaren eta Ermuko elizaren dorrea eraiki zi­tzan. Egitasmo honetan, 1733ko abenduan zendu zen arte jardun zuen Lekuonak, ardura honetan bere koinatua zen Jose Zuaznabarrek ordez­katu zuelarik.[1]

Ezaugarriak aldatu

Ermuko jauregia, jauregi solte handi bat da, oinplano karratua eta hiru solairutako al­txaera, ganbara gainean duela. Paramentuak hondar‑harri errez egina ditu, bere fa­txada nagusian ia dena harlandu isodomoz eta gainerako fa­txadak harlangaitz zarpeatuz, er­tzetan kuxinduriko harlanduak dituztela. Lau isurial­deko teilatuz eta linter­nadun kupulaz estal­tzen da. Fa­txada nagusiari ate burudun bat ikusten zaio, lerronahasiz­ko baketoiez apaindua eta saihe­tsetan mol­duraturiko bi leiho; goieneko bi solairuetako bost kaleetan mol­durez, gir­nal­daz eta oxkar zatituz zoragarriro apainduriko ukondoetan eskoratuta daude bal­koiak. Fa­txada honen er­tzetan Orbe eta Larreategitarren bi armarri berdin‑berdin daude. Harriz­ko erlai­tzetan landare gaiak dituzten harburuak ditu.[1]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Apaolaza, Juan. (2003). 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal artea III.. Open Data Euskadi. Etor-Ostoa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).

Kanpo estekak aldatu