Valère Basilika (frantsesez: Basilique de Valère), Valèreko gaztelua (Château de Valère) ere deitua, Suitzako Valais kantonamenduko Sion herrian dagoen eliza gotortu bat da. Muino baten gainean dago, Tourbilloneko gazteluaren parean, hau, beste aldeko muinoan dagoelarik.

Valère basilika
Château de Valère
list of cultural properties in Sion
Kokapena
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Valais kantonamendua
District of the canton of ValaisSion Barrutia
Suitzako udalerriaSion
Koordenatuak46°14′01″N 7°21′52″E / 46.23361°N 7.36444°E / 46.23361; 7.36444
Map
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Izenaren jatorriaValeriana
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Sion (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
7037
Kontaktua
HelbideaRue des Châteaux 100, 1950 Sion

Valeriako Andre Mariaren eliza (frantsesez: Notre-Dame de Valère), XII eta XIII. mendeen artean eraikia izan zen, eta basilika txiki maila lortu zuen 1984an, Joan Paulo II.a Aita Santuak bisitatu zuenean.

Basilikako organoa

Uste denez, basilikako organoa, basilikaren mendebaldean dagoena, 1435ean eraikia izan zen, munduko organorik antzinakoenetako batean bihurtuz. Bere hodiak, eliza baten miniaturazko gutxi gora-beherako bertsio bat eratzen duten eran jarriak daude. Hodi luzeenek, bi dorre eratzen dituzte, eta, txikienek, hiruki formako sabai bat. 1954an zaharberritua izan zen, beste organo ospetsu bat, Rysum organoa, zaharberritzen ari zen bitartean.

Kanpo estekak aldatu