Vagifeko mausoleoa (azerbaijaneraz: Vaqif türbəsi edo Vaqif məqbərəsi) Shusha hirian dagoen mausoleoa da. Molla Panah Vagif XVIII. mendeko Azerbaijango poetaren eta Karabakheko khanerriko Kanpo Arazoetako ministroaren omenez eraiki zuten.[1]

Vagif mausoleoa
Vaqif türbəsi
Kokapena
Lurraldeko administrazio-erakundeKaspiyskaya Oblast
Uyezd of the Soviet UnionShusha Uezd
HiriaShusha
Koordenatuak39°45′20″N 46°45′30″E / 39.75542°N 46.75833°E / 39.75542; 46.75833
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982
Arkitektura
ArkitektoaAbdulvahab Salamzadeh (en) Itzuli
Estiloaconstructivist architecture (en) Itzuli
Solairuak1

Mausoleoaren historia aldatu

Mausoleoa Shusha hirian dago, Azerbaijango Karabaj eskualdean. Mausoleoa 1982an eraiki zuten Abdulvahab Salamzade eta Elbrus Kanukov arkitektoek.[2] Azerbaijango Errepublika Sozialista Sobietarreko Alderdi Komunistako lehen idazkariak, Heydar Alievek, inauguratu zuen.

Mausoleoa Molla Panah Vagifren hilobiaren gainean eraiki zen, Jidir Duzu inguruko zonaldean, Shushako hego-mendebaldean, poeta erail zuten aldean.[3]

1992an, armeniarrek Shusha okupatu eta mausoleoa suntsitu zuten. 2020ko azaroaren 8an Shusha hiria Azerbaijanen kontrolpera igaro zen erabat. 2021eko martxoaren 16an, Ilham Aliyev lehendakariak Vagif mausoleoa bisitatu zuen.[4] Martxoaren 17an hasi ziren Vagif museoaren eta mausoleoaren gunea zaharberritzen.[5]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu