Germaniar mitologian, Völund (ingelesez: Wayland; antzinako ingelesez: Wēland; antzinako eskandinavieraz: Vǫlundr, Velent; frisiera zaharrez: Wela(n)du; alemanez: Wieland; goi aleman zaharrez: Wiolant; frantses zaharrez: Galans (Galant); Aitzingermanikoz *Wēlandaz lit. "egiten duena") kondaira askotako errementaria da. Jessie Westonen deskribapenaren arabera "artisau gaizto eta arraroa" da[1].

Völund
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Anai-arrebakAgilaz (en) Itzuli eta Slagfiðr (en) Itzuli

Völunden kondaira batez ere Edda poetikoan dagoen Völundarkviðan eta Þiðreks sagan aipatzen da[2]. Bertan, Völund errementari bat da, errege batek esklabu bilakatzen duena. Erantzun gisa, erregearen semeak hiltzen ditu eta kapa hegodun magiko bat sortzen du ihes egiteko. Beste hainbat iturri eta kondairatan antzekoak kontatzen dira, batez ere Ingelesa zaharrean idatzitako Deor and the Franks Casket kondairan.

Bigarren mailako pertsonaia da ere beste hainbat testutan, adibidez Walderen eta Beowulfen, armak ekoizten dituen pertsonaia gisa. Teodoriko Handiari buruzko Dietrich von Bern poemetan Witegeren aita da. Karlomagnorentzat eta bere gerlarientzat ezpatak ekoiztu zituela ere esaten da, bereziki Curtana, Durendal eta Joyeuse ezpatak[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Weston, J. (1929). 'Legendary Cycles of the Middle Age', in Tanner, J.R. (ed.), The Cambridge Medieval History Vol. VI, Cambridge, UK: Cambridge University Press, p. 841f.
  2. Wayland the Smith. (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  3. «Sword Names» www.tf.uni-kiel.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).

Kanpo estekak aldatu