Víctor Ullate (Zaragoza, 1947ko maiatzaren 9a) espainiar dantzaria eta koreografoa da. Ballet klasikoko ikasketak egin zituen Zaragozan. 1961etik 1965era, Antonio Ruiz Solerren konpainiarekin aritu zen Europako zenbait hiritan dantza-emanaldiak eskaintzen, hainbat maisurekin ballet-ikasketak sakontzen zituen bitartean. 1966tik aurrera, Ballet du XXe siècle konpainian aritu zen. 1978an, Espainiako Ballet Klasiko Nazionalaren zuzendaritza hartu zuen, bere emazte Carmen Rocherekin batera, dantzaria eta irakaslea hura ere. 1983ra arte, talde horretako zuzendari artistiko gisa aritu zen, eta, gero, Víctor Ullate izeneko dantza-eskola eta balleta sortu zituen, hurrenez hurren. 1989an, Dantzaren Sari Nazionala eman zioten. Dantzari bakarlari eta lehen dantzari gisa, Béjarten koreografiak interpretatu ditu, batez ere: Romeo eta Julieta, Ez lore ez koroa eta Koreografia-eskaintza. Halaber, paper nagusiak jokatu ditu hainbat eta hainbat ballet klasikotan: Beltxargen aintzira eta Loti ederra lanetan, esaterako. Koreografo gisa egin dituen lanen artean, aipagarriak dira Fernando Sorren Sentimenduak, Mendelssonen Egunsentia, J. Massoren Sustraitzea, B. Hermanen Psikosia eta F. Chuecaren Madrildik zerura. Beste zenbait obra: El Amor Brujo (1994), Don Quijote (1997), Coppelia (2008) eta El arte de la danza (2010).

Víctor Ullate

Bizitza
JaiotzaZaragoza1947ko maiatzaren 9a (76 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España

victorullateballet.com
IMDB: nm0880468 Facebook: victor.ullate.ballet Twitter: Victor_Ullate Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Víctor Ullate