Uxue
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna

Uxue euskarazko emakumezko izena da.[1] 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen.[2]

Nafarroako hiribildua eta Andre Mariaren adbokazioa da. Diotenez uso batek adierazi zion mendian saldoarekin zebilen artzainari Ama Birjinaren irudia non zegoen, eta horri zor omen zaio Uxue izena. Ikusgarriak dira eliza (gaztelu-eliza), erromaniko eta gotiko estiloetakoa, Andre Maria beltzaranaren irudia eta herri osoa. Haurrak izan nahi dituztenek harri koxkor bat -edo gehiago, izan nahi duten ume kopuruaren arabera- bota behar dute Gazteluondoa alderdiko putzuan, El aljibe deitzen denean. Beila jendetsuena san Marko egunaren ondoko igandean da, eta gainerako beilak maiatzean zehar. [3]

Uxue izena duten pertsona ezagunak aldatu

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Uxue Alberdi eleberrigile
bertsolari
kazetari
saiakeragile
haur literatura idazle
Elgoibar 1984-03-18
Uxue Apaolaza idazle
irakasle
Hernani 1981-04-20
Uxue Barkos kazetari
politikari
Iruñea 1964-07-05
Uxue Bereziartua artista Hernani 1996
Uxue Ezkurdia eskubaloi jokalari Donostia 1994-01-22
Uxue Fraile ultramaratoilari Donostia 1974-04-19
Uxue Garmendia futbolari Lazkao 1992-01-12
Uxue Iturrate abeslari Bitoriano 2001
Uxue Juárez katedradun
eleberrigile
Iruñea 1981-09-27
Uxue Oses pilotari Oñati 2005
Uxue Pilar abokatu
defentsa abokatu penal
legelari
Bilbo 1993

Erreferentziak aldatu

  1. Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
  2. www.ine.es
  3. Euskaltzaindiaren izendegiak

Kanpo estekak aldatu