Ust’ Pinega formazioa

Ust’ Pinega formazioa Errusia ipar-mendebaldean kokaturik dagoen aztarnategi bat da, Ediacararreko biotari dagozkion fosilak aurkitu direlako ezaguna[1].

Itsaso Zuriaren hegoaldeko ertzean dago Ust’ Pinega formazioa.

Geologia aldatu

Itsaso Zuriaren ertzetik gertu dago eta Onega ibaiaren alboetan aurkitzen da.

Duela 558 eta 555 milioi urte sortu ziren errautsezko arroketan fosil kopuru handiak aurkitu dira[2].

Historia aldatu

Martin Glaessner (1930. hamarkadan) eta Mikhail Fedonkin (1990. hamarkadatik aurrera) bertan aritu ziren lanean fosilak batu, interpretatu eta identifikatzen.

Izaki bizidunak aldatu

Ediacararra garaiko animalien fosil ugari aurkitu dira, baina 2007ko ikerketa batean garai hartako aurreneko landare makrofosilak ere aurkitu ziren, zelularen morfologia parenkimatikoa azaltzen zuten algak hain zuzen ere[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Schopf, J. William; Klein, Cornelis. (1992-06-26). The Proterozoic Biosphere: A Multidisciplinary Study. Cambridge University Press ISBN 9780521366151. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  2. Ford, T. D.; Cloud, P. E.; Nelson, C. A.. (1967-08-25). «Pteridinium and the Precambrian-Cambrian Boundary» Science 157 (3791): 957–958.  doi:10.1126/science.157.3791.957. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  3. (Ingelesez) Leonov, M. V.. (2007-10-01). «Macroscopic plant remains from the base of the Ust’-Pinega formation (Upper Vendian of the Arkhangelsk Region)» Paleontological Journal 41 (6): 683–691.  doi:10.1134/S0031030107060123. ISSN 1555-6174. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).

Kanpo estekak aldatu