Ushuaia Argentinako hegoaldean dagoen hiria da, Tierra del Fuegoren hiriburua dena. Munduan hegoaldeen dagoen hiria da.[1]

Ushuaia
Ushuaia
hiria
Administrazioa
Herrialdea Argentina
ProbintziaSuaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak
Posta kodeaV9410
Geografia
Koordenatuak54°48′26″S 68°18′16″W / 54.8072°S 68.3044°W / -54.8072; -68.3044
Map
Azalera23 km²
Altuera5
Demografia
Biztanleria56.956 (2010)
0 (2010)
Dentsitatea2.476,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1884ko urriaren 12a
Telefono aurrizkia2901
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakNuuk, Punta Arenas, Santos, Eilat, Utqiaġvik eta Ovindoli
Hizkuntza ofizialagaztelania
http://www.ushuaia.gov.ar/ www.ushuaia.gov.ar/

Geografia aldatu

Beagle kanalaren ertzean dago. Ushuaiako badia Tierra del Fuegoren irla nagusian dago eta Martial mendikateak inguratzen du. Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak egiten duen itsasoen sailkapenaren arabera Pazifikoan dagoen portu argentinar bakarra da.

Probintzia bereko Río Grande 120 km-ra dago Ushuaiatik, Punta Arenas 251 km-ra eta Buenos Aires 2377ra.

Historia aldatu

1884. urtean sortu zen hiria.

Duela hamaika mila urte iritsi ziren iparretik lehen biztanleak, tehueltxeekin lotura zutenak eta ona zein haush herrien aurrekariak izan zirenak. Geroago, mendebaldeko artxipelagoetatik itsasoko nomada deitutakoak iritsi ziren, yamana eta kawesqar herriak.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Ushuaia, 1961−1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.0 14.1 12.4 9.8 6.3 4.6 4.5 6.1 8.8 11.1 12.9 13.4 9.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.3 9.5 7.6 5.7 3.1 1.7 1.6 2.4 4.3 6.5 8.3 9.1 5.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.7 5.2 3.5 2.1 0.1 −1.3 −1.4 −1.0 0.5 2.3 3.9 4.9 2.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.7 33.2 47.8 49.7 54.5 54.7 46.2 60.7 39.5 34.6 35.4 41.0 528.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 13 14 12 11 12 12 11 13 12 12 11 146
Hezetasuna (%) 79 79 81 83 83 82 84 83 79 75 74 74 79.7
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN)
Iturria (2): Servicio Meteorologico Nacional[2]

Ekonomia aldatu

Hainbat ekipamendu garrantzitsu ditu Ushuaiak: Zerrategiak, arrain kontserbak, itsas portua, petrolio findegiak eta aireportua, besteak beste.

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Artola Zubillaga, Xabier. (2023). Toponimoen poesia – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Statistical Data (1981-1990). National Meteorological Service of Argentina (Noiz kontsultatua: November 17, 2012).

Kanpo estekak aldatu

 


  Artikulu hau Argentinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.