Usaimen-erraboila (latinez: bulbus olfactorius) ornodunen prosentzefaloko egitura neural bat da, usaimenean, hau da, usainaren pertzepzioan inplikatuta dagoena. Usaimen-erraboilak informazio hori tratatu eta kodetzen du, eta garunaren goiko egituretara bideratzen du. Neurona nagusiak zelula mitralak dira; horiek usaimen-neuronetatik jasotzen dute informazioa, integratu egiten dute eta beren axoien bidez garuneko beste eskualde batzuetara bidaltzen dute.[1]
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu