Urticaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira. Hosto bakun eta sarritan ilaundunak eta lore unisexual eta apetaloak izaten dituzte.

Urikazeoak (Urticaceae) landare loredunen baitako familia da. Familiaren izena Urtica (Asunak) generotik dator. 54-79 genero eta 2.600 espezie ditu. Asunak eta Ramia landare urtikazeoak dira. Familia hau kosmopolita da.

Urticaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
Familia Urticaceae
Juss., 1789

Zuhaitz, zuhaixka eta belar egitura izan dezakete. Gehienak, hala ere, belar egiturakoak dira. Hostoak txandaka edo aurka antolatuak izan ditzakete. Urtikazeoen familiako landare mota gehienek oinaren puntan edo hostoen oinetan dituzte loreak; sexubakarrak izaten dira horiek.[1]

Deskribapena aldatu

Urticaceae familiako landareak belarrak (adibidez Urtica edo Parietaria), lianak, zuhaixkak (adibidez Pilea), edo, gutxitan, zuhaitzak (adibidez Dendrocnide eta Cecropia) izan daitezke.

Hostoak osoak eta estipuladunak izaten dira. Maiz ile erresumingarriak izaten dituzte.

Lore sexubakarrak. Landareak monoikoak edo dioikoak izan daitezke. Haize-bidezko polinizazioa.

Generoak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Stevens, P. F. (2001 onwards). Angiosperm Phylogeny Website. Version 7, May 2006 [1]
  • (Italieraz) Sandro Pignatti, Flora d'Italia, Edagricole, Bologna 1982. ISBN 88-506-2449-2