Urrezko Atea (ukraineraz: Золоті воротаtranslit.: Zoloti vorota) Kiev hirian dagoen ate monumentala da. Jaroslav Jakintsua Kieveko Ruseko Printze Handiaren erregealdian eraiki zuten, XI. mendearen erdialdean. Bere izena Konstantinoplako harresietako ate famatuarena bera da, Bizantziar Inperio boteretsuarekin berdintzeko Jaroslav anbizioa adieraziz.[1]

Urrezko Atea (Kiev)
Золоті ворота
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Hiria Kiev
Koordenatuak50°26′54″N 30°30′47″E / 50.4483°N 30.5131°E / 50.4483; 30.5131
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1018
JabeaNational Sanctuary "Sophia of Kyiv" (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea01001, м. Київ, вул. Володимирська, 40а

1240an, mongoliarren inbasioan zehar, Batu Khanek partzialki suntsitu zuen. XVI. eta XVII. mendeetan ere, sarbide zeremonial gisa erabili zuten, nahiz eta egoera txarrean egon. XVIII. mendean, lurrez estali zuten, eta 1832an berriro aurkitu zituzten haren hondakinak.

XX. mendean, eta 1982an, hiriaren 1500. urteurrena zela eta, eraikina guztiz berreraiki zuten, monumentuaren jatorrizko itxurari buruzko dokumentaziorik ez zegoen arren. Pabiloi baten ondoan dago, 1970eko hamarkadan eraikia, eta atearen eta hiriaren historiari buruzko museo bat du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. triporg.org (Gaztelaniaz)
  2. ukraine.com (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.