Urkizu Tolosako landa-auzo bat da. Hernio mendiaren magalean dago, 522 metroko altueran, Tolosako herri gunetik mendebaldera 8 kmtara. Eskualdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen auzoa da: iparralderantz Oria bailara, ekialderantz Tolosako herri gunea, Uzturre mendia, Erroizpe mendia eta inguruko Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak eta hegoalderantz Aralar mendilerroko bista zabala. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 41 pertsona bizi ziren bertan.

Urkizu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°08′08″N 2°06′28″W / 43.13556°N 2.10778°W / 43.13556; -2.10778
Demografia
Biztanleria30 (2023: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Ondarea aldatu

San Pedro eliza XVI. mendekoa da. San Zipirio ermitaren hondakinak daude inguruetan. Auzoko etxe ikusgarrienetakoa Urkizugoikoa da, balio historiko handikoa bertan jaio baitziren auzoko pertsonaia ezagunenetakoak; jatorrian dorretxe izan zela uste da.[1]

Demografia eta biztanleria aldatu

Urkizuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
33 32 36 37 38 35 43 43 41

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «URKIZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).

Ikus, gainera aldatu

  Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa