Urkixa Torre

Pizkundeko jauregia Ispasterren

Urkixa Torre (Urkitza[1] edo Urkiaga[2] izenekin ere aipatzen dena) Ispasterren dagoen landa-jauregia da.

Urkixa Torre
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Koordenatuak43°21′37″N 2°31′15″W / 43.36037859°N 2.52093721°W / 43.36037859; -2.52093721
Map
Kontaktua
HelbideaArtika auzoa, 6

Kokapena aldatu

Urkixa Torre Artika auzoan dago, baina Kurtziaga auzora sartzeko bidearen hasieran; errepide nagusitik ikus daiteke.

Historia aldatu

1704an jabea Clara Barroeta zen, eta etxea enkantera atera zen. 1746, 1796, 1814 eta 1823 urteetan Untzetatarrak agertzen ziren jabe legez. 1987an jabea Ignacio Ruiz de la Prada zen, eta Carmen eta Antonio Atxabalek zuten errentan hartua.[2]

Ezaugarriak aldatu

 
Wikipediako editore bat etxeari begira.

Oro har Pizkundeko jauregien itxurarekin egina dago. Nabarmentzekoak dira punta zorrozdun sarrera, leiho eskartzano txikia eta garai bateko arma-patiorako sarbidea (ipar aldetik). Armarri bat ere badu fatxada nagusian.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b HIRITEK HIRIGINTZA TEKNIKARIAK SL. 2016. Ispasterko Udala. Ondare Katalogoa. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra.
  2. a b 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).

Kanpo estekak aldatu