Urkitza (Elgea)

Euskal Herriko mendia

Urkitza Elgea mendilerroan dagoen mendi bat da. Ez da Urkilla mendilerroan dagoen izen bereko mendiarekin nahastu behar. Urkillakoa, gainera, Elgeakoa baino garaiagoa da. Elgeako mendi honek, 915 metroko garaiera du, eta Uribarri-Ganboako urtegiaren inguruan dauden mendilerro hontako hirukotearen iparraldean dago, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Barrundia arteko muga eratuz.

Urkitza (Elgea)
Datu orokorrak
Garaiera915 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′54″N 2°32′25″W / 42.9650669°N 2.5404059°W / 42.9650669; -2.5404059
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Irispideak aldatu

Arlabango mendatean dagoen Ama Birjinaren irudiaren ondotik abiatzen den bidetik Urdingain ingururantz heldu ondoren, hegoalderantz hartu behar da, eta, Arriurdin edo Urdingaingo lepoa igaro ondoren, mendi honen tontorrera hel daiteke.

Berezitasunak aldatu

Mugarri bat du bere tontorrean.

Honetaz gain, esan bezala, hiru herriren arteko muga naturala osatzen du, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Barrundiaren arteko erpinean bertan baitago.

Kanpo estekak aldatu