Urduñako kontzentrazio-esparrua

Urduñako kontzentrazio-esparrua 1937ko uztailetik 1939ko irailera jardun zuen kontzentrazio-esparrua frankista izan zen, Espainiako Gerra Zibilean. Hasiera batean, bereziki preso hartutako Eusko Gudarosteko gudariak bildu bazituen ere, gerora Espainiako beste fronteetako gudariak ere jaso zituen.

Urduñako kontzentrazio-esparrua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaUrduña
Inaugurazioa1937ko uztaila

Ofizialki, esparruak 5.000 preso hartzeko gaitasuna zuen, baina Joseba Egigurenen arabera 50.000 preso izatera heldu zen.[1] Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu ofizialak erabilita, 3.981 pertsona bildu zituzten esparru honetan eta horietatik 2.035 Extremadurakoak ziren.[2] Hiriaren erdi-erdian egon zen, Nuestra Señora de la Antigua izeneko jesuiten eskola zaharrean.[3][4]

Presoen bortxazko lanaren bitartez birgaitutako monumentua, Antiguako birginaren omenezkoa.

Presoek torturak eta bortxazko lanak pairatu zituzten, besteak beste, errepideak eraiki zituzten, baita herrian bertan dagoen Antiguako birginaren monumentua birgaitu ere.[5] Eremuaren helburua ez zen presoen sarraskia, fronteetatik aldentzea eta ustezko delituen arabera klasifikatzea eta zigortzea baizik.[6]

Urduñan hil ziren presoen kopuruarekin zalantzak daude, ofizialki, kontzentrazio-esparruan 24 hil ziren eta 201 espetxean.[7] Horietatik 125 Badajozko probintziakoak ziren, Mérida, La Serena edota Don Benitokoak.[2] Itxi ondoren, Urduñako kartzela eraiki zen frankismoaren errepresialiatuak hartzeko.

Hildakoak bilatu eta identifikatzeko lanak aldatu

2013an Aranzadiko zientzialariek hildakoen gorputzak bilatzen hasi ziren Urduñako hilerrian.[8][9][10][11][12][13] Lourdes Herrastik zuzendutako desobiratzean 71 gorputz aurkitu zituzten eta horietatik 8 identifikatu dituzte (2023ko abenduan):[14]

Aitortzak aldatu

  • 2012an Urduñako Udalak gertatutakoa gaitzetsi zuen, barkamena eskatu zuen gatibuen kontura irabaziak izan zituelako, eta konpromisoa hartu zuen haien memoria birgaitzeko eta gure historiako gertakari izugarri eta ezezagun hori zabaltzeko.[3]
  • 2022an kolunbario bat inauguratu zen, 60 pertsonen gorpuzkiak hartzeko gaitasunarekin.[15][16] Iñigo Arregiren eskultura bat jarri zuten ere.[14]
  • 2023an Gogora Institutuko eta Eusko Jaurlaritzako delegazio batek Castuerara egin zuen bidaia presoen senideei ADN frogak egiteko asmoarekin.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) gorriti, iban. (2011-10-19). «"200 personas descansan en algún lugar de Orduña a la espera de reconocimiento"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2023-01-28). «Orduña, campo de concentración extremeño en la guerra: 2.035 de los 3.981 presos fueron llevados a 700 kilómetros» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. a b Kontzentrazio esparrua, Urduñako Udala..
  4. (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-03-13). «Plazas de toros, hoteles, colegios: los campos de concentración del franquismo por los que pasas sin saber que lo fueron» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «En busca de las familias de las 250 víctimas del campo de concentración y prisión de Orduña» Crónica Vasca 2023-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) Pérez, por Ibon. (2023-03-02). «El ADN De Las Víctimas Del Campo De Concentración Franquista De Orduña | Crónica Libre» www.cronicalibre.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-11-03). «Orduña ofrece ayuda a las familias afectadas por el campo de concentración y prisión local» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  8. (Gaztelaniaz) Pérez, por Ibon. (2023-03-02). «El ADN De Las Víctimas Del Campo De Concentración Franquista De Orduña | Crónica Libre» www.cronicalibre.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  9. (Gaztelaniaz) «El Gobierno Vasco trabaja ya en la identificación de 53 restos de víctimas halladas en el cementerio de Orduña» EITB 2022-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  10. (Gaztelaniaz) Peláez, Alba. (2022-12-06). «Aranzadi halla restos de una decena de víctimas del franquismo en el cementerio de Orduña» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-11-17). «El Gobierno vasco entrega los restos de otros dos identificados de la prisión de Orduña» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  12. (Gaztelaniaz) Oliveres, Iker Rioja Andueza, Victòria. (2023-02-01). «Euskadi busca por toda España a familias de los 225 fallecidos en el campo de concentración franquista de Orduña» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. «Podcast audio: Orduña Castuera: exhumando la verdad. La voz de la Ciencia. Memoria Eraikiz, EITB podcast.EITBpodkast | Jakintza» EITB 2023-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  14. a b (Gaztelaniaz) Aranzadi. «| Aranzadi — Zientzia elkartea» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  15. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2022-07-28). «Homenajean a los represaliados de toda España en el campo de concentración franquista de Orduña» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  16. (Gaztelaniaz) «Familiares de represaliados y fallecidos en el campo de concentración de Orduña protagonizan la inauguración del primer Columbario de la Dignidad de Bizkaia» www.gogora.euskadi.eus 2022-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  17. (Gaztelaniaz) Segovia, Mikel. (2023-01-23). «De Orduña a Castuera, el último viaje de 71 extremeños en busca de familia y ADN» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu