Urbinoko Dukerria

Urbinoko dukerria» orritik birbideratua)

Urbinoko Dukerria Italiar penintsulako estatu burujabea izan zen 1443-1631 bitartean; egungo Italiako Markak eskualdearen iparraldeko zatia hartzen zuen.

Montefeltro familiaren armarria.

Sorrera aldatu

Urbinoko dukerria 1443an sortu zen, Eugenio IV.a aita santuak Oddantonio II.a Montefeltrokoa Urbinoko duke izendatu zuenean, estatu berriaren hiriburu bihurtu zen hiria eta Italiako Pizkundeko erdiguneetako bat izan zena.

Bere gainbehera hiriburutza Pesarora 1523an aldatu zenean hasi zen.

Mugak aldatu

Sortu zen garaian, Urbinoko dukerriak ekialdean Adriatikoarekin, mendebaldean Florentziako Errepublikarekin eta gainontzeko tokietan Aita Santuen Lurraldearekin muga egiten zuen.

Historia laburra aldatu

Aita santuaren izendapenak, ordurarte Urbinoko konderria zena, 1213an sortua, dukerri bihurtu zuen, Montefeltro familiak gobernatua.

Estatua, ondoren, Della Roveretarren kontrolpera pasa zen, eta azkenik 1631n Aita Santuen Lurraldeari erantsi zuen Urbano VIII.a aita santuak, Urbinoko Legazioa ezarri zuena.

Urbinoko konde eta dukeen leinu dinastikoa aldatu

Montefeltrotarrak, Urbinoko kondeak aldatu

Montefeltrotarrak, Urbinoko dukeak aldatu

Della Roveretarrak, Urbinoko dukeak aldatu

Kanpo estekak aldatu