Uraren produktu ioniko

Uraren produktu ionikoa edo uraren biderkadura ionikoa ur puruaren ioinizaio-maila adierazten duen oreka-konstantea, Kw = [H3O+][OH] = 1,00 × 10−14 (25 °C edo 298 K)). Uraren oreka-konstante ere esaten zaio[1].

Uraren autoionizazioa

Uraren autoionizazioa aldatu

Ura da disolbatzailerik erabiliena. Urak azido-base erreakzioetan parte hartzen du eta anfoteroa da, hots, azido eta base moduan joka dezake. Horrela, azido baten aurrean base moduan jokatuko du eta base baten aurrean azido moduan. Adibideotan ikus daiteke.

 

 

non hidronio ioia (H3O+), H2O-ren azido konjugatua baita eta hidroxido ioia (OH-) H2O-ren base konjugatua. Hortaz, urak azido eta base moduan erreakzionatzen badu aldi berean, autoionizazioa izeneko erreakzioaren bidez:

 

 

eta bi horien batura,

 

Erreakzio horietan uraren bi azido-base bikotek parte hartzen dute: H2O/OH- eta H3O+/H2O. Bigarren bikoteari dagokion oreka-konstantea 1 dela erabaki da konbentzioz, eta beste azido-base bikoteen oreka-konstanteak erlatiboak dira balio horrekiko. Horrela, uraren autoionizazioari dagokion oreka konstantearen balioa hau da:

Kw = [H3O+] [OH-] = 10-14

Beraz, ur purua dugunean beste azido edo baserik gabe, hidronio eta hidroxido ioien kontzentrazioa berdina da, [H3O+] = [OH-] = 10-7 M[2]. Ioi horiek orekan daude

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  2. Arama Mamoitio,, Gorka; De Diego Rodriguez, Alberto; Etxeberria Loizate, Nestor; Martinez Arkarazo, Irantzu; Usobiaga Epelde, Aresatz & Zuloaga Zubieta, Olatz. (2011). Kimika analitikoa. Kimika analitikoaren oinarriak eta bereizketa kromatografikoaren oinarriak.. EHU, 45-50 or. ISBN 978-84-694-1283-1..

Kanpo estekak aldatu