Emari (likidoa)

Ur-emari» orritik birbideratua)

Emaria denbora jakin batean isurtzen duen likido-kantitatea da. Hidrologian erabiltzen denean ibai edo beste ur-ibilgu bati buruz esaten da sarri. Fluidoen dinamikan erabiltzen denean dukto baten sekziotik (hodia, oleoduktoa, ibaia, kanala...) denbora-unitate batean igarotzen den fluido kopurua da. Normalki fluxu bolumetrikoarekin identifikatzen da, edo denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den bolumenarekin. Gutxiagotan fluxu masikoarekin lotzen da, hau da, denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den masa.

Definizio matematikoa aldatu

Emaria aztertzen den sekzio edo azalarerakiko normala bada emaria eta batazbesteko abiaduraren artean honako harremana ematen da:

 

non

  •   emaria den ([L3T−1]; m3/s)
  •   azalera den ([L2]; m2)
  •   batazbesteko abiadura den. ([LT−1]; m/s)

Emariak A azaleraren sekzioaren elkartzutarekiko θ angelua osatzen badu, orduan honela kalkulatzen da:

 

Fluxua A azalarekiko elkartzuta bada (eta beraz θ = 0 eta  ) orduan fluxuak honako balioa du:

 

Emariaren abiadura ez bada uniformea edo azalera ez bada laua, emaria integral baten bidez kalkulatu behar da:

 

non dS azaleraren bektorea den, hau da:

 

non n azalerarekiko bektore unitario normala den eta dS azaleraren elementu diferentziala.

S azalera baldin badu V bolumen bat barruan ixten duena, orduan dibergentziaren teoremak dio gainazalan zehar igarotzen den fluxua v abiaduraren dibergentziaren integrala dela bolumen horretan:

 

Kanpo estekak aldatu