Urška Djukić

zinema zuzendaria eta gidoilaria

Urška Djukić (Ljubljana, Eslovenia, 1986) esloveniar zinema zuzendari eta gidoilaria da.[1][2]

Urška Djukić

Bizitza
JaiotzaLjubljana, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Eslovenia
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta film-muntatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm5088154 Allocine: 906041 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Urška Djukić Ljubljanan, Esloveniako hiriburuan jaio zen 1986 urtean hain zuzen ere.

Nova Goricako Unibertsitateko Arte Akademian ikasi zuen.

2016 urtean Good Run, Life! filmarekin labur onenaren saria jaso zuen Esloveniako 19. Zinemaldian. 2019an, Canneseko Zinemaldian estreinatu zen The Right One film laburra zuzendu zuen. [3]

2021 urtean Émilie Pigeard zuzendarikidearekin Esloveniar-Frantziar koprodukzio batean, Grandma's Sexual Life animaziozko film labur dokumentala egin zuen; film labur onenaren Europako film labur onenaren Saria eta animaziozko film labur onenaren Caesar saria ere jaso zuen. [4]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2021 urtean Europako film labur onenaren eta animaziozko film labur onenaren Caesar saria Saria Émilie Pigeard zuzendarikidearekin egindako Grandma's Sexual Life animaziozko film labur dokumentalarengatik.[5]
  • 2023 urtean Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian laburmetrairik onenari dedikatutako saria eman zioten; antolatzaileek honela arrazoitu zuten saria: [6]

Aurreko belaunaldietako emakumeek beren bizitza sexualari buruz duten testigantza jaso eta umore puntu bat mantenduz, baita egoera gordinak ere, ikusentzunezko metaforekin kontatzeagatik. Errealitate hori planetako txoko askotara estrapola daiteke, gaur egun, non emakumeen bizitza sexualeko plazerak ez baitu lekurik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Urška Djukić - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. (Ingelesez) «Urška Djukić» bsf.si (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  3. (Ingelesez) The Right One (Short 2019) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  4. (Ingelesez) Granny's Sexual Life (Short 2021) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  5. «Kratki film Urške Djukić osvojil še cezarja, najvišje francosko filmsko priznanje» MMC-RTV SLO 2023-02-27.
  6. (Gaztelaniaz) SoriaNoticias. (2023-03-12). «MujerDoc entrega los premios a las películas ganadoras de la VI Edición del Festival» sorianoticias.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Kanpo estekak aldatu