Upstairs, Downstairs (1971eko telesaila)
Upstairs, Downstairs (euskaraz: «Eskaileraz Gora, Eskaileraz Behera»), Erresuma Batuko drama telesail bat da. 1971ko urriaren 10etik 1975eko abenduaren 21era London Weekend Television (LWT) eta ITV telebista kateetan aireratu zen, denera 5 denboraldi eta 68 atal izan zituen.
Londres hiriko Belgravia goi maila sozialeko auzoan girotua dago.
Izenburua eta gaia aldatu
Izenburuak eraikinen eskaileraz gora eta behereko solairuez gain, Erresuma Batuan gizartearen maila sozial-ekonomikoarekiko banaketa ere adierazten duen esaldia da, alegia, eskaileraz gora aristokrata, jauntxoak, jaunak, andereak eta enpresaburuak bizi dira, aldiz, eskaileraz behera, morroiak, neskameak, sukaldariak, maiordomoak, gurdizainak eta lorezainak.
BBC kateak 2010ean izenburu berdineko berregokitzapen telesaila aireratu zuen.
Argumentua aldatu
1903-1930 artean Londresko Belgravia auzoko Eaton Place kaleko 165. zenbakiko eraikineko familiaren eta beren zerbitzarien bizitza eta gorabeherak jarraitzen ditu. Eskaileraz gora, honako jauntxoak bizi dira: James eta Elizabeth senar-emazteak eta beren haurrak; Lady Marjorie, Lehen Ministroa zenaren alaba, eta bere senarra, Richard Bellamy, politikari zintzoa baina bere emaztearen diruaren eta haren familiaren eraginaren pean dago. Eskaileraz behera, zerbitzariak: maiordomoa, sukaldaria, morroiak, neskameak, sukaldariaren laguntzaileak....
Garai honetan Erresuma Batuan emakumeen bozkatzeko eskubidearengatik borrokatzen zen, Lehen Mundu Gerraren ankerkeriak eta heriotzak jazo ziren, ondoren 1920ko Hamarkada Zoriontsua, 1929ko Krisialdi Ekonomikoarekin amaitzeko jauretxeko jabe aristokratez gain azkeneko zerbitzarian ere eragina izan zuten.
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)