Untzeta etxea

Jauretxea eta eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran

Untzeta etxea edo jauregia XVII. mendeko jauretxea da. Bergarako Bidekurutzetako 46. zenbakian dago eta Zabalotegi bidearen aurrean kokatuta dago. Ezaguna da izkina batean koloredun beiraz hornitutako behatokia duelako. Elementu hori 2019. urtean zaharberritu eta bere lehengo itxura berreskuratu zuen.

Untzeta etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°06′55″N 2°24′51″W / 43.11522°N 2.41424°W / 43.11522; -2.41424
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
EJren ondarea31

Behatoki hori jauregiko lorategi zabal begiratzeko diseinatu zen, nahiz eta gaur egun ez da hori nabaritzen, lorategia errotik aldatu zuelako kale berri baten irekierak.

Untzeta etxearen lorategia aldatu

Arrizuriaga parkea izenarekin ezagutzen den arren, Untzeta jauregiaren lorategia da. XIX. mendearen bigarren erdialdean obra garrantzitsuak egin ziren Untzeta etxearen barruko zein kanpoko aldean. Beste birmoldaketa batzuen artean, paisaia motako lorategia diseinatu zuten garaiko modari jarraituz. Ortuak izandako lursailetan egin zuten, etxearen albo baten, nahiz eta gaur egun berriki eraikitako errepideak banatu egiten dituen jauregia eta haren lorategia.

XIX. mende amaieran Arrizuriaga jauregia eraiki zuten Untzeta jauregiaren lorategian; hortik izena. [1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Arrizuriaga parkea txukundu eta herritarrendako zabalduko dute - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  2. Jardín del palacio de Untzeta (Bergara). Hemen ikusgai: https://docplayer.es/26287872-Jardin-del-palacio-de-untzeta-bergara.html

Kanpo estekak aldatu