Unibertsitate (banaketa administratiboa)

unitate bat legez osatzen duten herrien multzoa

Nafarroa Garaian, unibertsitatea unitate bat legez osatzen duten herrien multzoa da. Banaketa administratibo zaharkitua da, nahiz eta toki-erakunde tradizional batzuetan erabiltzen den, hala nola Zaraitzu Ibaxako Unibertsitatea edo Baztan Ibarreko Unibertsitatea.

Figura hori 1990eko Nafarroako Toki Administrazioaren Legeak aitortzen du, eta, horri esker, organo propio bat du, hala nola Zaraitzuko Batzorde Nagusia eta Baztango Batzar Nagusia.[1]

Badira beste banaketa tradizional berezi batzuk, praktikan unibertsitateekin parekatuak: Erronkari Ibaxako Mankomunitatea, Aezkoa Ibarreko Komunitatea eta Errege Bardeako Komunitatea.

Erreferentziak aldatu

  1. «Nafarroako Toki Administrazioaren Legea» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu