Uncyclopedia ingelesez sortutako Wikipediaren parodia da. Umorea erabiliz Wikipediaren edukiak eta proposamenak era absurdo batean jasotzen dira. Esaterako sasizientziak matematika edo fisika dira eta parapsikologia benetako zientzia. Uncyclopediaren ikuspuntutik Wikipedia da haien parodia. Wiki hau 2005eko urtarrilean sortu zen eta bakarrik sortzaile baten izena ezagutzen da: Jonathan Huang. Ideia honek espainieraz sortutako La Frikipediarekin aurrekari bat izan zuen. Egile eskubideak zirela eta, SGAEren salaketaren ondorioz La Frikipedia itxi zenean, artikulu gehienak Uncyclopediara pasatu ziren. Izan ere, gaur egun berriro ere martxan dago Frikipedia ere bai.

Uncyclopedia
URL helbidea asko (testua ikusi)
Webgune mota Wiki satiriko
Hizkuntza(k)Asko
Jabea
EgileaJonathan Huang eta "Stillwaters"
Argitalpen data2005eko urtarrilaren 5

Uncyclopedia Wikipedia moduan antolatzen da: hasierako orrian antzeko sailak aurkitzen dira: eguneko esaldia, eguneko argazkia, artikulu nabarmendua, egungo berriak, bilatzailea... Izan ere, atari orokorrean mezu batek edukiei buruzko azalpen bat ematen du: "Uncyclopedia umorezko wikia da".

Euskaraz ez dago baina bai beste hizkuntzetan, izen moldatuez, jakina:

Uncyclopedia beste hizkuntzetan:
kodea hizkuntza lotura izena
ar: arabiera العربية ويكيبيدي
ca: katalana Catala[Betiko hautsitako esteka] Valenciclopèdia
cs: txekiera Česky Necyklopedie
da: daniera Dansk[Betiko hautsitako esteka] Spademanns Leksikon
de: alemana Deutsch Uncyclopedia.de
el: greka Ελληνικά Ανεγκυκλοπαίδεια
en: ingelesa English Uncyclopedia
eo: esperanto Esperanto Neciklopedio
es: espainiera Español Inciclopedia
fi: fines Suomi Hikipedia
fr: frantsesa Français Désencyclopédie
he: hebraiera עברית[Betiko hautsitako esteka] איןציקלופדיה
hu: hungariera Magyar Unciklopédia
it: italiera Italiera Nonciclopedia
ja: japoniera Japoniera アンサイクロペディア
ko: koreera Koreera 백괴사전
la: latina Latina[Betiko hautsitako esteka] Necyclopædia
nl: nederlandera Nederlands Onziclopedie
no: norvegiera Norsk (bokmål) Ikkepedia
no: norvegiera Norsk (nynorsk) Ikkjepedia
pl: poloniera Polski Nonsensopedia
pt: portuges Português Desciclopédia
ru: errusiera Русский Абсурдопедия
sv: suediera Svenska Psyklopedin
zh-tw: txinera 中文(正體) 偽基百科
zh: txinera (tradizionala) 中文 伪基百科

Uncyclopedia Creative Commons lizentziapean dago Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.0. Wikicitiesen aurkitzen diren beste edukiak moduan, hauek ere deskargatu daitezke.

"Inciclopedia" espainieraz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu