Omar

Umar» orritik birbideratua)

Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب‎, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c.589 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1] kalifa ortodoxo deiturikoen artean bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamdar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar, Abu Bakrren ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.

Omar

2. Ondo gidatutako kalifak

634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a
Abu Bakr - Uthman ibn Affan
Bizitza
JaiotzaMekac.589
HerrialdeaRasidar kalifaldia
HeriotzaMedina644ko azaroaren 3a (58/59 urte)
Hobiratze lekuaMasjid al-Nabawi
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
HiltzaileaAbu Lu'lu'a (en) Itzuli
Familia
AitaAl-Khattab bin Nufayl
AmaḤantamah bint Hishām
Ezkontidea(k)Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Itzuli
Umm Kulthum bint Jarwal (en) Itzuli
Qurayba bint Abi Umayya (en) Itzuli
Umm Kulthum bint Asim (en) Itzuli
Atika bint Zayd (en) Itzuli
Zaynab bint Madhun (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, kalifa, Imama, erlijio burua eta Sahaba
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBadreko gudua
Battle of Uhud (en) Itzuli
Battle of the Trench (en) Itzuli
Battle of Khaybar (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Mekan jaioa 589 inguruan, hasiera batean, Mahomaren eta erlijio berriaren fededunen aurka borrokatu zuen, baina, beranduago, Islamera bihurtu zen, eta profetaren ordezkaririk leialenetakoa izan zen. Gainera, Mahomaren aitaginarreba zen, profeta, Omarren alaba zen Hafsarekin ezkondu baitzen.

Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Umarrek Bizantziar Inperioa eta Persiaren aurka borrokatu zuen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamdar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen, Egipto 642an, eta Mesopotamia, ordutik aurrera Irak bezala ezagutuko dena, urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietan jada existitzen ziren egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak, dhimmiak edo "babestuak" estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena, islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkiona. Bere tropak, konkistatutako tokietan, biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.

Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen, islamdar egutegia honen araberakoa delarik, 622ko uztailaren 16an hasiz. Harkaitzeko Kupula ospetsua Jerusalemen eraikitzea ere agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan, eta nondik Mahoma zerurantz igo zen.

644ko azaroaren 3an hil zuen Firūz izeneko esklabo persiar batek, estatuko hiriburu zen Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.