Uharteko markesaren jauregia (Tutera)

Tuterako eraikin babestua

Uharteko markesaren jauregia Nafarroako Tutera udalerrian dagoen XVIII. mendeko jauregi barroko bat da. Tuterako Alde Zaharrean dago, bere bi fatxada Mercadal eta Herrería kaleetara begira daude. Gaur egun Liburutegia eta Udal Artxiboaren egoitza da.

Uharteko markesaren jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°04′N 1°37′W / 42.06°N 1.61°W / 42.06; -1.61
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0006921
Kontaktua
HelbideaCalle Herrerías, 14 , Tudela

1989an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Historia aldatu

Uharteko markesaren jauregia 1742-1745 artean eraiki zen. 1986ean zaharberritua, 1987tik aurrera Liburutegia eta Udal Artxiboaren kokalekua da.

Eraikina aldatu

Eraikin barroko honetan Mercadal kalera begira dagoen fatxadako barroko estiloko margoak nabarmentzen dira, bai eta bere eskailera inperial bikoitz harrigarria ere. Eraikina hamabi ganga txikiz osatutako estalki batek estaltzen du, bere kupula eliptikoa eta linternaduna da, eta aingeruekin apaindutako petxina ere baditu. Bertan, San Adriango markesen zalgurdia gordetzen da, XVIII. mendeko rococo estiloko frantziar berlina bat da.

Ikus gainera aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa