Ugadi, Yugādi, Ugādi edo Samvatsarādi (kannada hizkuntzan: ಯುಗಾದಿ, telugua hizkuntzan: ఉగాద), Indiako hegoaldean, Dekkaneko herri hinduistek ospatzen duten urteberri-egunari deritzo.

Ugadi
Irudia
Motajaiegun
EgunChaitra Shukla Pratipada (en) Itzuli

Ugadi hitza, sanskritoko yuga (adina) eta Adi (hasiera) hitzetatik dator, garai berri baten hasiera esan nahi duena.

Ospakizun eguna urtero aldatzen da, egutegi hindua, bere baitan, eguzki-ilargi egutegia baita. Ugadik urte berriko lehen eguna adierazten du, beraz, Shaka Samvat egutegiarekin batera, chaitra hilabetearekin hasten da, martxo edo apirilean.

Kanpo estekak aldatu