Uarrain II Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Malloan dago. Mendilerroan bertan, izen bereko beste mendi bat dago, Uarrain I, baina azken hau Gipuzkoan dago, Gañetako zirkuan.

Uarrain II
Datu orokorrak
Garaiera1.221 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′23″N 1°58′50″W / 42.98974°N 1.98058°W / 42.98974; -1.98058
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Baraibar
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Uarrain IIk, bloke handi bat eratzen du Subizelaigañe mendiarekin, azken hau, Araitzeko bailarara irtetzen den balkoi biribildu bat delarik. Uarrain IIk, bitartean, Aralar mendilerroaren barnealdera begiratzen du.

Irispideak aldatu

Ohikoena, Etzantzako larreetatik igotzea da, nora Baraibartik igo daitekeen, edo, erosoago, Lekunberritik Aralarko San Migelen basilikara doan errepidearen 10. kilometrotik, Guardetxera iritsi baino lehenago.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa