Genetikan, UTR bat (ingeleseko siglak, untranslated region edo untranslated trailer hitzetatik) gene bateko itzuli gabeko eskualdea da. Orokorrean, 5'-UTR eta 3'-UTRak aipatzen dira, gene bakoitzeko itzuli gabeko bi atalak hain zuzen, irakurtarau ireki (ORF) baten muturretan daudenak. Horrela, ORFtik urgora (nukleotido segidan ezkerretara) dagoen elementua 5'-UTRa da, ORFarekin kontaktuan baitago haren lehenbiziko nukleotidoaren desoxirribosarenkarbonoaren bitartez (hau da, itzulpenaren hasiera kodonaren adenosinaren bitartez). Aldiz, urbehera dagoena 3'-UTRa da, ORFaren azkeneko nukleotidoaren 3' karbonoaren bitartez kontaktuan baitago (hau da, bukaera kodonarekin kontaktuan).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu