U.K.BILL
U.K.BILL Euskal Herriko rock musika taldea, Rafa Cabezak (ahotsa, gitarra), Oier Txoperenak (gitarra), Iker Iparragirrek (baxua) eta Unai Corralek (bateria) osatzen dute.
U.K.BILL | |
---|---|
Añorga, Donostian eginiko kontzertua. | |
Datuak | |
Jatorria | Añorga, Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock&roll |
Urteak | 2004 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | autoekoizpena |
Taldekideak | |
Rafa Cabeza, Oier Txoperena, Iker Iparragirre, Unai Corral | |
Lehengo taldekideak | |
Iker Lauroba | |
Informazio gehigarria | |
ukbill.net | |
2004an sortu zen, Utikan, Asgarth, Hamaika Bide eta Lauroba taldeetako musikariak bilduz. Taldean Rafa, Oier, Iker Lauroba eta Unai hasi ziren. Aurrerago, 2010an Iker Laurobak talde utzi zuen bere taldearekin jarraitzeko. Ordutik Iker Iparragirrek hartu du baxua eskuartean eta Unai Arana dute manager lanetan.
Musika ibilbidea aldatu
2007 U.K.BILL estreineko diskoa plazaratu zen, autoekoizpenaren bitartez.
2007-2008 kontzertu ugari eman zituzten eta urte hauetan Berlin-era joan ziren Lauroba taldearekin batera 3 kontzertu ematera.
2009 2. diskoa PARADISU SEKRETUA argitaratu zuten. 70. hamarkadako rockaren kutsuarekin hamahiru kanta. Gitarra bizi eta hitz zorrotzez beteriko pasarteak, zati lasai eta melodikoagoekin nahasten dira. Ziztu Bizian izan zen disko honen aurrerapen kantua eta Chopper-Bar “Start” bilduman plazaratu zen uztailean, besteak beste, Surfin Kaos, Sol Lagarto, Hira, Lolas Club, Lauroba, Mala costumbre, Burning eta Leize bezalako taldeekin batera.
2010-2011 kontzertuak non nahi jo zituzten, Kilometroak, Herri-Urrats, KafeAntzokiak, Gaztetxeak, herriko jai… aipatu behar ere, Alemaniako Jingo de Lunch taldearen bide-lagun izan zirela kontzertu desberdinetan. Disko honetarako, Zure indarra bideoklipa grabatu zuten.
2012 3. diskoa MAITE / GORROTO azkeneko disko berria. Urtebeteko geldialdia egin eta gero, abesti berriak osatzen igaro ondoren, hamasei abesti berri grabatu zituzten estudiora joan baino lehen. Horietatik hamaika izan ziren aukeratuak estudioan grabatzeko. Taldeak eta Martxel Arkarazok ekoiztu zuten lan berria, eta Martxelek egin ditu soinuteknikari lanak Andoaingo Garate estudioan. “Suntsitzailea” abestian Gary Schmalzl, Jingo de Lunch eta beste hainbat taldetan aritutako gitarra-jole eta konposatzaile alemaniarrak hartu zuten parte. Disko honetako bi abestiren irudiak ikusgai; Azkeneko doinua estudioko irudiekin eta Ongi etorria zara Añorgan emandako zuzeneko irudiekin.
2012-2013 "Maite/Gorroto Bira" osatu dute: Nafarroa Oinez, Donostia, Urretxu, Mutriku, Usurbil, Oion, Laudio, Añorga, Azpeitia, Gasteiz, Arantza, Igeldo, Zumarraga…
Diskoak aldatu
Maite / Gorroto (2012)
1)Maite/Gorroto
2)Zoriontsua naiz
3)Suntsitzailea
4)Basapiztien munduan
5)Azkeneko doinua
6)Ongi etorria zara
7)Amore
8)Bihar goizean
9)R&R-ren indarra
10)Betiko kabroiak
11)Ze errexa den galtzea
Paradisu Sekretua (2009)
1)Zure Indarra
2)Ziztu Bizian
3)Kalekumeak
4)Bala galdu bat naiz
5)Paradisu Sekretua
6)Askatasun Ezkilak
7)Ezin Egon
8)Azken minutua
9)Arima libre
10)Dr. Jekyll Mr. Hyde
11)Nazkatua
12)Iraultzak
13)Mendian Gora
U.K.BILL (2007)
1)Bi aingeru
2)Kain eta Abel
3)Spiralean
4)Txintxo
5)Ez nago
6)Mantangorriman