Tychy, Poloniako hiria, Silesia eskualdekoa, Katowicetik 20 km inguru hegoalderantz. Gostinia ibaiak (Vistula ibaiaren adarra) hiria zeharkatzen du.

Tychy
Tychy
barruti-hiria
Administrazioa
Herrialdea Polonia
VoivoderriaSilesia
Izen ofizialaTychy
Jatorrizko izenaTychy
Posta kodea43-100 à 43-135
Geografia
Koordenatuak50°07′25″N 18°59′12″E / 50.1236°N 18.9867°E / 50.1236; 18.9867
Map
Azalera81,64 km²
Altuera100
MugakideakKatowice, Bieruń-Lędziny barrutia, Pszczyna barrutia, Mikołów barrutia, Lędziny, Bieruń, Bojszowy udalerria, Kobiór udalerria, Wyry udalerria eta Mikołów
Demografia
Biztanleria124.882 (2021eko martxoaren 31)
−3.329 (2017)
alt_left 64.938 (%52) (%48) 59.944 alt_right
Dentsitatea1.529,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1467 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCassino, Marzahn-Hellersdorf eta Huddinge
MatrikulaST
http://www.tychy.pl/

1999. urtetik hona Silesiako voivoderriko hiria da; eskualdean denera 71 erregio-hiri eta hiri daude. Silesia Garaiaren Batasun Metropolitanoaren sortzaileetako bat izan zen Tychy hiria: batasun ekonomikoa eta politikoa sortu zen, Silesiako eremu ezagunenak administrazio-erakunde bakar batean batzekotan.

XVII. mendetik datorren garagardo-industriagatik da ezaguna hiria. 1950. urtetik hona, hiria nabarmen hazi da.

Barrutiak aldatu

  • Cielmice (Tychy) (hegoaldean)
  • Czułów (Tychy) (iparraldean)
  • Glinka (Tychy) (mendebaldean)
  • Jaroszowice (Tychy) (ipar-ekialdean)
  • Mąkołowiec (ipar-mendebaldean)
  • Paprocany (hegoaldean)
  • Śródmieście (Tychy) (hiriaren erdialde inguruan)
  • Stare Tychy (erdialdean)
  • Suble (Tychy) (mendebaldean)
  • Urbanowice (Tychy) (ekialdean)
  • Wartogłowiec (iparraldean)
  • Wilkowyje (ipar-mendebaldean)
  • Wygorzele (Tychy) (iparraldean)
  • Zawiść (Tychy) (ipar-ekialdean)
  • Zwierzyniec (Tychy) (iparraldean)
  • Żwaków (mendebaldean)
  • "A(nna)" w Tychach osiedle-a

Historia aldatu

 

Etimologia aldatu

"Tychy" izena, dirudienez, polonierazko "cichy" hitzetik eratorritakoa da: "lasaitasuna", "soila" esan gura du.

Sorrera eta garapena aldatu

Jatorriz, Oswiecim eta Mikolow arteko merkataritza-bidean kokatutako nekazari-herri txikia zen. Agirietako lehen aipamena 1467. urtekoa da. 1629. urterako garagardogintzaren berri jaso zuten agirietan, Książęcy garagardotegiaren jarduna zela eta (gaur egun, Poloniako garagardogile famatuenak dira).

1526. urtetik aurrera, Tychyko lurrak Austriako habsburgotarren mende egon ziren; 1742. urtean, Prusiak bereganatu zuen lurraldea, eta 1871-1918 bitartean Alemaniar Inperiokoa izan zen. 1919-1921ko Silesiako jaikialdi armatuen ostean, Poloniako Bigarren Errepublikan sartu zen; orduan hasi zen herria handitzen, hainbat zerbitzurekin: ospitalea, suhiltzaileak, postetxea, eskola, igerilekua eta hainbat denda eta aisialdi-zerbitzu. Biztanle gehien ere Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko aldian egon ziren, 11.000 lagun inguru.

1939-1945: Inbasioa eta okupazioa aldatu

Silesia Garaiko beste industriaguneen moduan, naziek Tychy hartu zuten, eta Hirugarren Reich-ak hiria bereganatu egin zuen. Sarraskietan hil ez eta erbestera joan ez zirenek alemaniar nazionalitatea eskuratu behar izan zuten.

Tychy Berria aldatu

"Hiri Berria" Poloniako gobernuak izendatu zuen 1950. urtean: Poloniako "hiri planifikatuak" deritzenetan handiena da Tychy. 1950-1985 bitartean eraiki zuten, Silesia Garaiko industria-eskualdea hiri moduan ere zabaltzeko. 2006. urterako, 132.500 biztanle zeuden bertan.

Fiat Group-ek lantegi handia dauka Tychyn: esate baterako, 2008. urtean 500.000 automobil inguru ekoiztu ziren, eta bertan egiten dira Fiat zein Lancia modelo batzuk.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu