Txontal (gaztelaniaz: chontal; izena nahuatlerazko chontalli hitzetik dator, "atzerritar" esan nahi duena[1]) Mexikoko hego-ekialdeko izen bereko indiar herriko kidea da. Hizkuntza maia-kitxe hizkuntza familiakoa dute. Antzina Tabasco inguruan bizi ziren; gaur egun Grijalva eta Usumacinta ibaien bokalean bizi dira, giro hezea duten ordokietan. Artoa, kafea, azukre-kanabera, arroza eta barazkiak lantzen dituzte eta hegaztiak eta zerriak hazten. Katolikoak dira, santuak gurtzen dituzte eta ospakizun handiak egiten dituzte haien omenez. Gaur egun 25.000 biztanle inguru dira (1982).

Txontal

Txontalen aldare tipikoa
Biztanleak guztira
60.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Mexiko: Tabasco
Hizkuntza
Tabascoko txontalera, gaztelania.
Erlijioa
Katolizismoa eta maien erlijioa.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Txoleak eta beste maiak

Erreferentziak aldatu

  1. Flores López, José Manuel. (2006). Chontales de Tabasco. Comisión Nacional para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas ISBN 970-753-050-2. OCLC .71836728.

Kanpo estekak aldatu