Txirain Kultur Elkartea 1998an eratutako kultur elkarte bat da, egoitza Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoan duena.

Helburuak aldatu

Elkartearen helburu nagusia lagunarteko aisialdirako gune bat gehiago izatea da eta, aldi berean, kultur ekitaldietarako gunea izatea. Elkarteak, helburu horiei begira, bi oinarri nagusi ditu: emakume eta gizonen arteko berdintasun osoz jokatzea eta euskara erabateko lehentasunezko hizkuntza izatea elkarteko agiri, ohar, gutun, kultur ekintza eta azalpen publikoetan. Nolanahi ere, norberak aukeratzen du elkarte barruko harreman pertsonaletan erabiliko duen hizkuntza. Elkarteak 90 bazkide inguru ditu. Bikoteen kasuan, bikotea da bazkide, eta biek dute giltza eta elkartea erabiltzeko eskubide berbera.

Ekintzak aldatu

Urtean zehar 20 kultur ekitaldi inguru antolatzen ditu, horien artea, auzoko jaietako mus eta toka txapelketak; gazte literaturako ilustrazioetan oinarritutako ipuin lehiaketa; argazki erakusketak; danborrada; Bagerak antolatzen duen Mintzalaguna ekimenarekiko ekitaldiak; Kultur Errota saioak; Donostia Kulturaren ikastaroak.

 
Kultura elkartea diruz laguntzea bultzatzeko orria

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu