Txipiroiak beren tintan

Txipiroi tintaren saltsa» orritik birbideratua)

Txipiroiak beren tintan[1][2], batzuetan txipiroiak tintan soilik[3], Euskal Herriko gastronomiaren errezeta ezaguna da. Tipulaz eta piper berdez egindako eta tintaz belztutako saltsa batean prestatzen dira txipiroiak eltze batean.

Txipiroiak beren tintan
Osagaiaktxipiroia, txipiroi tinta, tomatea, tipula, ardo zuria, baratxuria eta oliba olioa
Historia
JatorriaEuskal Herria

Prestaketa aldatu

Frijitu oliba-olioz bustitako kazola batean tipula xehatua, baratxuri xerratua eta tomate xehatua. Tipula gorritzen utzi. Jarraian, kazolari ogi gogor xehatua gehituko, eta minutu batzuk utzi ore homogeneo bat lortu arte. Txipiroien tinta ardo zuriarekin nahastu eta kazolara bota. Utzi ordu erdiz egosten.

Bitartean, txipiroiak garbitu. Bere garroekin betetzea erabakitzen bada, txikitu eta txipiroiaren gorputzean sartu. Saltsa egosten denean, pasatu puregailutik, krematsua izan dadin. Txipiroiak lapikora bota eta 20 minutuz egosten utzi. Zerbitzatu.

Saltsa aldatu

Saltsa honek txipiroiaren tinta iluna, goxatutako barazkiak, ogi txigortua, tomatea eta bestelako ongailuak ditu oinarri. Saltsa hau, txipiroiak bere tintan platera prestatzeko erabiltzen da bereziki, hala ere, bestelako prestaketetan ere erabili liteke.

Tipula + piper berdea gozatua + tomatea + ogia + txipiroi tinta freskoa + egosi + irabiatu

Aholkuak aldatu

 
Begihandia, txipiroi tintaren saltsan.
  • Barazkiak ongi goxatzea izango da oinarri onena saltsa honentzat.
  • Txipiroi tintak freskoa izan behar du. Tinta izoztua erosiko bagenu, zapore eta kolore gutxiago emango lioke.
  • Errezeta tradizionalean, ogi txigortua erabili izan da saltsa loditzeko eta esaten da txipiroiak prestatu eta biharamunean gozoagoak izaten direla.

Beste erabilerak aldatu

Gehienbat txipiroi edo begihandiekin erabiltzen den arren, gaur egun beste prestaketa ugarirekin ere erabiltzen da, lagungarritzat edo kolorea emateko ere: arrozarekin, piper berdearekin, kroketekin....

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  3. Txipiroiak tintan Euskadi turismo webgunean (noiz kontsultatua: 2024-04-27)

Kanpo estekak aldatu