Txinako demografiak berezitasun batzuk ditu munduko herrialderik populatuena izan delako oso luzaroan (2023. urteraino, geroztik bigarren populatuena), eta jaiotza-kontrol politika zorrotza izateagatik.

Txinako populazioa FAOaren datuen arabera
Txinako populazio piramidea

Nazio Batuen estimazioen arabera, 2024ko urtarrilean 1.435.229.000 pertsona bizi dira Txinako Herri Errepublikan.[1] 2023. urteraino Txina izan da munduko estaturik jendetsuena, baina urte hartako apirilean Indiak aurrea hartu dio, eta Txina bigarren postura igaro da biztanle kopurutan.[2] Txinako Herri Errepublikak bere burua multi-etnikotzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren.[3] Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.

Txinako populazioaren gorakada saihesteko gobernuak haur bakarraren politika jarri zuen martxan 1979-2015 bitartean. Politika horrek hirietako familiak seme-alaba bakarra izatera derrigortzen zituen; herriguneetakoek, berriz, bi izan zitzaketen baldin eta lehena emakumea bazen. Sarritan, baina, bigarren haurdunaldian emakume askok abortua egiten zuten bigarren umea ere emakumezkoa izango zela jakinez gero, izan ere, gizonezkoa nahiago zuten, ekonomikoki hobea zelakoan. Hori zela eta, Txinan 100 emakumeri 199 gizonezko zegozkion jaiotzeetan. Desoreka hori saihesteko, neurriak hartu zituen Txinako gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin zituzten, eta bestetik, diru-laguntzak eman zizkieten bi neska zituzten familiei.

Politika horrek kritika handiak jaso zituen, baina baita txalo ugari ere. NBEk kalkulatu du hala 200 milioi pertsonatan murriztu zela hazkundea. Presiopean, 2013an ume bakarraren politika eraldatu zen; guraso bat seme edo alaba bakarra bazen, bi seme izan zitzakeen. Azkenean, 2015ean, haur bakarraren politika bertan behera geratu zen; baina lehen zegoen bi semeko muga mantendu zen.[4]

XXI. mendearen lehen bi hamarkadetan, Txinako populazioa 8-10 milioi biztanletan handitu izan da urtero. 2020ko hamarkadan, ordea, populazio hazkunde hori eten egin da. NBEren aurreikuspenen arabera, hurrengo urteetan Txinako biztanleriak behera egingo du zertxobait, eta 2050. urtean 1.317 milioi biztanle ingurukoa izango da, gaur egun baino gutxiago.[1]

Kanpo estekak aldatu

  1. a b (Ingelesez) World Population Prospects 2022, Online Edition [File: Compact (most used: estimates and medium projections). . United Nations, Department of Economic and Social Affairs, Population Division, population.un.org (Noiz kontsultatua: 2024-2-6).
  2. (Ingelesez) India overtakes China as the world’s most populous country. . United Nations, Department of Economic and Social Affairs (Noiz kontsultatua: 2024-2-6).
  3. (Ingelesez) Communiqué of the Seventh National Population Census (No. 2). 2021. National Bureau of Statistics of China, stats.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
  4. (Gaztelaniaz) [https://www.elmundo.es/internacional/2015/10/29/5631febf46163f27348b4645.html «China pone fin a la pol�tica del 'hijo �nico'»] ELMUNDO 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).