Txildeberto I.a[1] (497558ko abenduaren 13a), errege frankoetako bat izan zen, merovingiar leinukoa, Klovis I.aren semeetako bat.

Txildeberto I.a

Frankoen erregea

Bizitza
JaiotzaReims, 497
HeriotzaParis558ko abenduaren 23a (60/61 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaKlovis I.a
AmaClotilde
Ezkontidea(k)Ultrogothe (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Caesaraugusta (en) Itzuli

Find a Grave: 21071 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere aita 511n hil ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen, eta, Txildebertok, Parisko hiria, eta, iparraldetik Somme ibairaino eta, mendebaldetik, Mantxako kanaleraino hartzen zuen lurraldea oinordetu zuen. Parisko errege bihurtu zen.

Orléansko errege zen bere anaia Klodomiro hil zenean, bere beste anaia Klotariorekin batera, Soissonsko erregea zena, bere ilobei lepoa moztu zien, herentzia bereganatzeko. Orleanseko errege bihurtu zen.

534an, Klotarioren laguntzarekin, Burgundia konkistatu zuen. Erresuma berri hau, bien artean gobernatu zuten.

Zenbait espedizio bidali zituen Espainiako bisigodoen aurka. 542an, Iruña bereganatu zuen bere anaia Klotario I.aren laguntzarekin. Zaragoza setiatu zuen, baina erretiratzera behartua izan zen. Espedizio honetatik, Parisera, erlikia eder bat eraman zuen, San Vizenteren tunika, honen omenez, Parisko ateetan, San Vizenteren monasterio ospetsua eraikiarazi zuelarik, beranduago, Saint-Germaine-des-Préseko abadia bezala ezagutuko zena.

558an, seme-alabarik gabe hil zen, eta Klotariok bereganatu zuen bere erresuma, Klovisen erresuma berbateratuz.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Klovis I.a
Frankoen erregea
524-558
Ondorengoa
Klotario I.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txildeberto I.a