Txikipedia:Zarautz
👨👨👦👦 Biztanleak 23.152 |
🔎 Azalera 14,8 km² |
🌄 Altuera 4 metro |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Zarautz Gipuzkoako udalerri bat da. 23.118 biztanle ditu. Kostako herri bat da, hondartza luzearekin. Getaria, Orio eta Aiarekin egiten du muga.
Probintziako bosgarren udalerririk populatuena da, Donostia, Irun, Errenteria eta Eibarren ostean. Donostia hiriburutik 15 kilometro mendebaldera dago.
Historia aldatu
1237an lortu zuen hiribildu titulua.
Politika aldatu
2019ko hauteskundeen ondorioz, Xabier Txurruka izendatu zuten alkate.
Euskara aldatu
2016an herritarren %74,14 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak aldatu
- Santa Maria erreginaren parrokia. XV. mendekoa.
- Narros jauregia. 1536koa.
- Dorre luzea. XV. mendekoa.
- Udaletxea. XVII. mendekoa.
Argazki galeria aldatu
-
Narros jauregia
-
Udaletxea
-
Dorre luzea
-
Santa Maria eliza
-
Herriaren ikuspegia
-
Tren geltokia