Txikipedia:Xiberoko Botza

Xiberoko botz-eko kartela

Xiberoko botza xiberoko irrati bat da .Euskal irratietan parte hartzen du. 1982an sortu zen .

Historia aldatu

1982an sortua zen, lehen emanaldiak Irabarneko jauregitik eman zituen, eta 1985ean estudioak Mauleko plazan ezarri zituen, 2000 urtean, berriz, handitzeko beharra izan zuten eta dirua biltzeko kanpaina abiatu zuten. Xiberuak eraiki beza botza! lelopean, Euskal Herriko zazpi probintzietan zehar kantaldiak egin zituzten, musutruk aritu ziren 250 artistaren kolaborazioarekin; Gara egunkariaren laguntzarekin ere Xiberotarsak kantuz diska atera zuten. Kanpainaren emaitzarekin, 2000 urtean Victor Hugo karrikaren lehen solairua erosi zuten, bi urte lehenago martxan zegoen Zinka ostatuaren gainean.2001ean sortutako Arrosa Irrati Sarearen partaidea ere bada.[1]

Langileak aldatu

  • Beñat Larrory
  • Ximun Uthurralt
  • Iulen Guiresse
  • Maider Hoquy
  • Inexa Ducung[1]

Ardatz kronologikoa aldatu

   -1982. urtean,  lagun talde bat alkartu zen, Xiberotarrez mintzatzeko irrati baten sortzeko

   -1997an, Geroztik, iparraldeko 3 irrati elkartu ziren Euskal Irratiak federazioa sortzeko. Geroztik, 2018an, Hendaiako eta Amikuzeko irratiak sartu ziren eta Euskal Irratietan sartu ziren.

  • 2008an, webgune bat sortua izan da Xiberoko Botzaren informazioak biltzeko

1986an Mendililia Irratia hasi zen Xiberoko Botzean parte hartzen ez zutenen eskutik. Geroztik arazorik gabeko Xiberoko berri eta euskal musikak hedatzen ditu Mendililiak. Aldiz, ikastola berri, AEK-k, CGT sindikatuak eta beste hainbat borroka eramaten duten taldeak Xiberoko Botza dute irrati garrantzitsuena.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Xiberoko Botza. 2024-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. «Ixtoria - Xiberoko Botza» xiberokobotza.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).