👶 Jaiotza 1909ko ekainaren 7a Westfield (New Jersey) |
💀 Heriotza 1974ko abuztuaren 7a Columbia University Irving Medical Center (en) |
🔨 Lanbidea pediatra |
📷 Argazkiak ikusi |
Virginia Apgar 1909ko ekainaren 7an jaio zen Estatu Batuetan (New Jersey), eta 1974ko abuztuaren 7an hil zen bere lantokian (Columbia Unibertsitatean). Neonatologia sortu zuen eta aditua izan zen anestesiologian, baina ezagunagoa da Apgar testa asmatzeagatik.
Biografia aldatu
Virginia Apgar 1933an graduatu zen Columbia P&Sen. Wisconsineko unibertsitate batean anestesiologian espezializatu ondoren, New Yorkera itzuli zen eta bertako ospitale batean lehenengo emakume nagusia izan zen. 1959an maisu titulua jaso zuen osasun publikoan, eta March of Dimes erakundeko lehendakariorde izatera iritsi zen.
Bere Asmakuntzak aldatu
Apgar testa 1953an asmatu zuen eta jaioberri gutziei aplikatzen zaie. Lehenengo Apgar testa jaio eta berehala jartzen da, eta bigarrena, bost minututara. Proba honek jaioberrien 5 aspektu ebaluatzen ditu: Pultsua, arnasa, erreflexuak, muskulatura eta kolorea. Apgar testa 1etik 10era puntuatzen da: umearen puntuazioa 3 edo gutxiagokoa bada, bere egoera kritikoa izango da; 4 eta 6 arteko puntuazioa badauka, osasun maila nahiko baxua zuen, eta 7 eta 10 arteko puntuazioarekin egoera normala izango litzateke.
Lorpen Zientifikoak aldatu
- Ohorezko doktoretza Pensylvaniako emakumeen Medikuntza Fakultatean (1964).
- Ohorezko doktoretza Mount Holyoke College unibertsitatean (1965).
- American Society of Anesthesiologists-ek emandako Zerbitzu berezietako saria (1966).
- Amerikako Emakume Medikuen Elkartearen Elizabeth Blackwell saria (1966).
- Ohorezko doktoretza New Jersey-ko Medikuntza eta Odontologia Eskolan (1967).
- Columbia Unibertsitateko Mediku eta Kirurgialarien Unibertsitate Eskolako Ikasle Ohientzako urrezko domina (1973).
- Amerikako Anestesiologoen Elkarteak emandako Ralph M. Waters saria (1973).
- Science is the Ladies Home Journal-ek emandako urteko emakumearen saria (1973).[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Virginia Apgar. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).