👶
Jaiotza
1958ko urriaren 8a
Ixelles
🔨
Lanbidea
mediku
📷
Argazkiak
ikusi

Ursula von der Leyen, Alemanian jaio zen 1958ko urriaren 8an. Politikaria da, eta gaur egun, Europar Batzordeko lehendakaria.

Bizitza

aldatu

Bere ama hizkuntza alemana da eta honetaz gain,  frantsesa eta ingelesa ondo hitz egiten ditu.  Berak Bruselan igaro  zuen  haurtzaroa eta Estatu Batuetan hainbat urtez bizi izan zen.

Ursulak bost anaia gizonezko ditu, eta horietako bi, Hans-Holger Albrecht eta Donatus Albrecht, enpresaburu ezagunak dira.

Ibilbide profesionala

aldatu

Lehen urteak Bruselan eman zituen, non Europako Eskolan ikasi zuen, Bruselako erkidegoko funtzionarioen seme-alaba asko matrikulatzen diren eta alemanez eta frantsesez elebidun hezi zen, frantsesa lehen mailatik ikasten

2001etik 2004ra, Hannover eskualdeko tokiko politikan parte hartu zuen eta 2003 eta 2005 bitartean Saxonia Beheko Estatuko Gobernuko Gizarte Gaietako, Emakumezko, Familia eta Osasuneko ministroa izan zen.

2005ean kabinete federalean sartu zen, eta bertan jarraitu zuen 2019ra arte.

 

2019ko uztailaren 2an, von der Leyen Europako Kontseiluak Europako Batzordeko presidente kargurako hautagai gisa proposatu zuen . Uztailaren 16an, Europako Parlamentuak hautatu zuen kargu hori betetzeko eta 2019ko abenduaren 1ean hasi zuen agintaldia.