Txikipedia:Ultramore
Argi ultramorea argi ikusgaiak baino uhin luzera laburragoa eta X izpiak baino luzeagoa daukan erradiazio elektromaknetikoa da. Lurrak Eguzkitik jasotzen duen erradiazioaren osagaia da.
Aurkikuntza aldatu
1801 ean deskubritu zuen Johann Wilhelm Ritter-ek. Izpi honi "izpi desoxidatzaile" deitu zien.
Argi beltza aldatu
Argi ultramoreari argi beltz deitzen zaio lagunarteko hizkeran, giza begiak ezin baitu ikusi. Zenbait animaliak, besteak beste hainbat txorik, narrastik eta erlea bezalako intsektuek, argi ultramore hurbilean ikus ditzakete.
UV indizea aldatu
UV indizea Eguzkiak Lurraren gainazalean duen UV erradiazioaren intentsitatearen adierazlea da. UV indizeak eguzkiaren UV erradiazioek larruazalean kalteak eragiteko duten gaitasuna ere adierazten du.
Kolorea | Arrisku | UV indizea |
Berdea | Baxua | 0-2 |
Horia | Moderatua | 3-5 |
Laranja | Altua | 6-7 |
Gorria | Oso altua | 8-10 |
Morea | Oso oso altua | 11+ |