Uhandre marmolairea

Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) anfibio bat da. Salamandridae familiako uhandre bat da eta hego - mendebaldeko europan bizi da.

Deskribapena aldatu

Kolore berde eta beltza du, bizkarezurraren gainean marra batekin. Sabelaldea argiagoa izaten da eta batzuetan alboak urdin kolorekoak. Hanka luze eta oso finak dituzte, hatz oso luze eta mehekin.Uhandre helduak, 16 cm-ko luzera izan dezake gehienez nahiz eta arruntena 14-15 cm-koa den. Emea beti arra baino handiagoa da.

Elikadura aldatu

Orokorrean, uhandre Marmolaireak gauez elikatzen dira. Udaran zehar kilkerrak, arrak, lur-zizareak, bareak, armiarmak, euliak... jaten dituzte. Aldiz, neguan zehar krustazeo txikiak, intsektu urtarrak... jaten dituzte.

Banaketa aldatu

Euskal Herrian asko hedatutako espeziea da, 1000m-ko altitudeetan ikus daitezke Kantauri aldeko muinoetako larretatik hasi, eta Bardeetako eremu lehorretan aurkitu daitezke.

Habitata aldatu

Habitat mota guztietan aurki daitezke baina ugaltze-sasoian uraren inguruan biltzen dira. Leku irekiak, mendi-larreak, soroak, barazki eta fruta zelaietan egotea gustatzen zaie.

Mehatxuak aldatu

Espezie hau ez dago desagertzeko zorian, baina, arazo bat izango litzateke laku edo putzuak lehortzea, ezin izango zutelako ugaldu. Oraingoz lasai bizi dira.