Txelba hortzandia Ozeano Atlantikoan, itsaso Beltzean eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da.

Txelba hortzandia

Izena aldatu

Euskaraz txelba hortzandia esaten zaio.

Izen zientifikoa Dentex dentex da. Dentex hitzak "hortz" esan nahi du. Hortz handiak ditu.

Deskribapena aldatu

 
Txelba hortzandiaren ilustrazio zientifikoa.

Metro bat inguru neurtzen du eta 14kg inguru pisatzen ditu. Bizkarraldea urdinxka du. Sabelaldea zilar kolorekoa du. Buru handia du. Begiak txikiak ditu

Oso hortz zorrotzak ditu.

Bizitokia aldatu

Harriak eta harea dagoen lekuetan egoten da. Normalean 50 metroko sakoneran aurkitzen da. 200 metroko sakonerara heldu daiteke.

Elikadura aldatu

Arroka artean ezkutatzen da eta arrain txikiak, krustazeoak eta moluskuak jaten ditu. Gehien gustatzen zaiona txipiroia da.

Ugalketa aldatu

Kostaldetik gertu ugaltzen da, martxoa eta maiatza artean.

Sukaldaritza aldatu

   Ba al dakizu    
"Papillote" erara, gatzetan edo parrillan prestatzen da.

Arrantzatzea zaila denez, balio handia duen espeziea da. Oso preziatua da. Haragi trinkoa eta zaporetsua du.