Txikipedia:Triangeluaren erdikaria

Erdikaria angelu batean

Triangeluaren erdikaria triangelu bateko erpin bakoitzaren angelua bi zati berdinetan banatzen duen zuzenerdia da. Erdikariak angelu bat zeharkatzean, bi angelu berdin sortzen ditu. Bi angelu berri hauen batura, aurreko angeluaren baliokidea da.

Nola egiten da? aldatu

 
Erdikaria konpasarekin

Konpasa eta erregela erabiltzen dira. Angelu baten erpinean konpasa jartzen da, eta bi zuzenak mozten dituen zirkunferentzia marrazten da (alboko irudian ikusten den bezala) eta mozten duen puntuetan beste bi zirkunferentzia marraztuko da elkar zeharkatzen direnak. Erregela baten laguntzarekin bi zirkunferentzia mozten diren puntuak eta erpina zeharkatzen duten zuzena marraztuko da.

Prozedura hau triangeluaren hiru erpinetan eginez gero erdiko puntu bat lortzen da, inzentroa izenekoa. Puntu honetatik triangeluaren zirkunferentzia sortzen da.

 
Triangeluaren zirkunferentzia