Struthiomimus
Dinosauro orojalea
Altuera2 metro
Luzera3-4 metro
Bizi zen garaiaKretazeoa
Esanahiaostrukaren imitatzailea

Struthiomimus ostruka baten antza zuen dinosauro bat zen. Lepo luzea, buru txikia eta hanka luzeak zituzten, azkar korrika egiteko. Lehen pentsatzen zen ez zuela lumarik, baina gaur egun luma luzeekin margotzen da, batez ere isats luzean. Isats luze eta gogorra erabiliko zuen oreka mantentzeko, korrika egiten zuen bitartean.

Beso luzeak eta finak zituen ere, eta behatzak ere luzeak ziren, atzapar handiekin.

Zer jaten zuen?

aldatu
 
400pxBuru txikia eta moko luzea zuen.

Struthiomimusak denetarik jaten zela uste da: landareak, haziak, fruituak eta intsektuak. Ez zuen hortzik, baina bati moko gogorra, musker txikiak ehizatu eta jateko modukoa. Agian, beste dinosauro batzuen arrautzak hartzen zituen jateko.

Dinosauro korrikalaria

aldatu

Dinosauro honek ez zuen babesteko ezkata, arantza edo hezur gogorrik, beraz litekeena da talde handitan mugitzea, eta norbaitek eraso egiten bazien, ahalik eta azkarren ihes egitea. Uste da 40 kilometro orduko hartzen zituela korrika, beste dinosauroak baino arinago.